XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

4. Ipuinaren azalpena (elkarrizketa giroan) - Entzuna al zenuten antzeko kontakizunik? Non? Noiz?.

- Honen antzeko beste kontakizun horretan, nor zen mundu ederraren Egilea?.

- Hasieran mundua ederra bazen eta mendiak garbiak, nork sortu du kutsadura, zikinkeria?.

- Oraindik ere badira lurralde politak, eta gizon-emakume atseginak.

Aipatu, zer-nolako zabarkeriak egiten dituzten gizakiek, mundua hondatu eta zikintzeko, eta pertsonen bizi-poza gutxitzeko? (Aipamena egiteko era: banan-banan esaten joan hondaketak, eta arbelean (kartelean) jarri; edota, haur bakoitzak papertxo batetan 2 hondaketa idatzi).

5. Ipuina sakontzea Beraz, Jainkoak egindakoa gizonak batzutan hondatu egiten du: - noiz gustatzen zaizue gehiago izadia: eguna argitzean... udako eguzki argi-argia dagoenean... hilargi denean...? - zer sentitzen duzue mendira joan eta zakarrak eta zikinkeriak lurrean ikusten dituzuenean? Baina gure eginkizuna ez da bakarrik mundu ederra zaintzea.

Beste dohai garrantzitsu bat ere eman digute: bizia.

Baina bizi, minutuero, orduero, egunero bizi behar dugu.

Ze gauza ederra, ezta? Animaliak baino urte gehiago bizitzan dira pertsonak.

Zein gauza zoragarria txikitan haurtxo izatea! Eta gero haundi izatea! Eta indarra eta korrika egiteko gogoa izatea! Gutariko bakoitzak ahalmen batzuk ditu: batzuk alaiak, besteak indartsu, besteak marrazkilari onak... Entzun zati bat honetaz.

6. Ebanjelioko pasartea (Mt 25,14-18) Jainkoaren erregetza atzerrira irteteko zegoen gizon baten antzekoa da: deitu zituen morroiak eta bere ondasunak utzi zizkien: bati bost talentu, beste bati bi eta besteari bat.

Bakoitzari bere trebetasunaren arabera.

Gero alde egin zuen.

Bost talentu hartu zituenak inbertitu egin zituen berehala eta beste bost irabazi.

Orobat, bi talentu hartu zituenak beste bi irabazi zituen.

Bat bakarra hartu zuenak, berriz, lurrean zuloa egin eta bertan gorde zuen nagusiaren dirua.

7. Hitza norbereganatzea Lehen, gizartean egin diren okerrak sumatu ditugu.

Badakizue nola egin dugun.

Adibidez: irakurri nolakoa izan behar lukeen izadiak, eta konturatu nolako kalteak egiten diren.

Orain beste konparazioa: talentuak.

- bakoitzak pentsatu dohai pare bat (umore oneko izatea, laguntzeko prest egotea, beti adi egotea...); esan aldamenekoarei (edota idatzi papertxo batetan... edota keinuz antzeztu...).

Denok dohainen bat dugularik, eskerrak agertzeko, abes dezagun eskerrik asko, Jauna.

8. Abestia: Eskerrik asko, Jauna (J. J. Elezkano, Jaunari ).